Hilabete honetako azpimarragarria
Bilatzailea
ipuin pertsonalizatuakhezkuntza baliabideakproiektu kurrikularra
Erabiltzaileaklabea
*Contratar recursos educativos

Iradokizunen buzoia

E-mail














HAUR HEZKUNTZAKO HEZKUNTZA BALIABIDEAK

Gure filosofia, lan egiteko metodologiak eta erak zalantzan ez jartzea da. Gure asmo bakarra, eguneroko jarduna erraztuko dizueten eta une bakoitzean dituzuen behar zehatzak beteko dituzten tresnak eskaintzea da. Hortik aurrera, zuk erabakiko duzu nola konfiguratu, zein den bakoitzaren helburu pedagogikoa eta zergatik, nola, noiz eta non erabili. Horrez gain, zure ikastetxearen logotipoarekin emango zaie alta.
Urteko harpidetza gisa merkaturatuko dira. Harpidetza hori urtebete naturalekoa izango da (365 egun, 24 ordu egunean) eta epealdi horretan, irakasleak, hezitzaileak, haur psikologoak eta familiak mugarik gabe sartu ahal izango dira, mugarik gabe sarrerarekin ikastetxeko informatika ikasgeletatik, arbel elektronikoetatik eta ordenagailuetatik. Eta gurasoei sartzeko pasahitzak ematen badizkiezue, familiei aurrekaririk gabeko zerbitzua eskainiko diezue, beraien seme-alaben hezkuntzaren partaide bilakatuko dituzue eta, halaber, zuen marka sustatuko duzue, guztia ere zuen irudi korporatiboarekin pertsonalizaturik egongo da eta.
Baliabideak harpidetza epealdian eguneratuko dira, inolako kostu gehigarririk gabe, ikastetxeen iradokizunen eta beharren arabera. Ez badugu, eskatu. Hainbat ikastetxek eskatzen dutenari lehentasuna emango diegu, ikastetxe bakarrak eskatzen duenaren aurrean, baina dena hartzen dugu kontuan. Egitasmoa zuekin batera haziko da.

Zer dira? Hezkuntza baliabideak, konfigurazio aukera ugari dituzten fitxa sortzaileak dira. Horietako batzuk doako baliabideekin bat datoz, baina konfiguraziorako aukera gehiago dituzte, eta horregatik bereizten dira. Gehiago daude eta, gainera, fitxa bakoitzean zure logotipoa eta irudi korporatiboa agertuko da.

Nola funtzionatzen dute? Haur hezkuntzako hezkuntza baliabideak DEMO (demostrazio) motan daude erabilgarri. Horrek, erabat operatiboak direla esan nahi du, eta eskaintzen dizkizuten aukera zabalak ikus ditzakezu, kontratatu behar gabe. Fitxa inprimitzean, DEMO moduan zaudela adierazten zaizu, besterik ez.
Kontratatu badituzu eta sisteman alta eman badizugu, zure erabiltzaile izena eta pasahitza sartu baino ez duzu egin behar, eta fitxak sortzean, era korporatiboan inprimatuko dira beti, zure logotipoarekin.
Proposatzen dizkizuegun hezkuntza baliabideek ez dute zalantzan jartzen lan egiteko inolako metodologiarik edo erarik, zuen eguneroko jarduna errazten duten tresnak eskaintzen dituzte, zuen haurren eta haur horien heldutasun adinaren beharren arabera. Dakizuenez, heldutasun adina ez dator beti benetako adinarekin bat, haur bakoitza desberdina delako, haur bakoitza berezia delako.

TEKNOLOGIA BERRIEN BALIABIDEAK

Zer dira? Teknologia berrien baliabideak, konfigurazio aukera ugari dituzten baliabide interaktiboak dira. Nahi duzun bezala eta nahi duzunean erabili ditzakezun baliabideak dira, zure lanerako metodologia, irakaskuntza sistema edo landu beharreko haurren arazoa bat edo beste izanik ere. Baliagarri izango zaizu hezitzailea, maisua, pedagogoa edo haur psikologoa bazara. Zure ikasgela birtuala sor dezakezu, eta bertan zure logotipoa eta irudi korporatiboa agertuko dira.
Nola funtzionatzen dute? Teknologia berrien baliabideak DEMO (demostrazio) motan daude erabilgarri edozein erabiltzailerentzat. Horrek, erabat operatiboak direla esan nahi du, eta eskaintzen dizkizuten aukera zabalak ikus ditzakezu, kontratatu behar gabe.
Teknologia berrien baliabideek zuen txikietako bakoitzarentzat edo une bakoitzerako lan fitxa bat era automatikoan sortzeko aukera ematen dizute. Denbora eta esfortzua aurreztuko duzu baliabide sortzaile honekin: grafomotrizitatea, trazatu diagonala, irudien identifikazioa, Doman, Montessori, Kumon metodologietarako laguntza, zenbakien eta hitzen identifikazioa, zenbatu eta aurkitu, matematikak, zenbakien eta kopuruen identifikazioa, oinarrizko koloreak eta formak, itzalak eta siluetak, serie errepikakorrak, lateralitatea, etab.
Kontratatu badituzu eta sisteman alta eman badizugu, zure erabiltzaile izena eta pasahitza sartu baino ez duzu egin behar, eta fitxak sortzean, era korporatiboan agertuko dira beti, zure logotipoarekin.

Baliabideen harpidetza kontratatu Baliabideen harpidetza kontratatu

Partekatu

Baliabideen bilatzailea

Beste baliabide batzuk

lege oharra eta erabiltzeko baldintzak     pirindolo kluba     komunikabideak     afiliazio programa     produktu banaketa    

(c) Ediciones Lola Pirindola, S.L. 2009 - C/ Mayor, 8 - 46119 Náquera - Valencia (España)

Doako buletina berrikuntzekin FABORITOETARA GEHITU ZALANTZAK ETA IRADOKIZUNAK